
Aurki Rolarien Telegram taldea ZIegalaritza gupidagabea jokatuko dugu. Aspaldian nuenTelegram probatzeko gogoa idatzizko partidak jokatzeko. Eta Watxapak ez bezala baditu hainbat tresna (botak) baliagarri gerta daitezkeenak. Beti bezala gonbidapena luzatzen dizuet parte hartzeko.
Duela mila urte baino gehiago Halaster Kapabeltza urrutiko lurralde batetik bidaiatu zen Ursakonetako mendi magaletaraino, akaso halabeharrak agindutako eskutuko aginduak jarraituz. Batzuek diote ia ahaztutako Aintzindarien Lurrak deituriko inperiotik zetorrela. Antzina gizakia Faerun osoan barreiatu ziren gaur egun Lautada Purpurak direnetatik, jainkoen gatazkatik sorturiko barrutia. Beste batzuek Halasterri, jatorri ez hain urrunak egozten dizkiote; Netheril-go lehen aztien artean kokatuz; edo egiaztatuz hegoialdeko herrialde batetik zetorrela denborak eta basamortuak aspaldi hondar artean desagerrarazia. Edozein dela ere bere jatorria jakintsuek idatzita utzi dute zazpi ikasle ekarri zituela Ursakoneko mendietara.
Zazpiek babesturik, Halasterrek bere botere handia erabili zuen beste plano batzuetako izakiak erakartzeko, zientzuek beste guztiak garaituko zituen Azti dorre bat eraikitzen lagunduko baitzioten. Alabaina urtaroen iraganarekin zazpi ikasleek geroz eta gutxiago ikusi zuten beren maizua. Halasterrek jarraitu zuen piztia hilgarriak erakartzen eta dorrearen azpiko tunelak hedatzen eta bestelako eraikinak egiten. Eta aztiak zazpi ikasleakmantendu zituen bere hitzarmen ilunetatik at.
Azkenean Halasterrek Lurrazpiko Aretoekin egin zuen topo: nanoek egindako mithral meatze baten inguruan eraikitako tunel sistema konplexu bat. Areto Sakoneko arkitektuak, Melairkyn klaneko nanoak, hil eta sakabanatu zituzten aspaldi eta harrezkero drow eta duergar basatiek okupatu dituzte korridoreak eta gelak. Halasterrek gurutzada hasi zuen azken bi hauen kontra, ehiza ugari eginez pasabideetan barrena planoez gaindiko bere alieatuekin batera. Duergar menperaezinek ordea ia mithral guztia agortu arte zundatu zituzten paretak; gero Lurrazpiko pasabideak utzi zituzten drowak Halasterren eta bere kideen kontra borroka zitezen. Azti Zoroak elfo ilun asko inguratu zituen, eta haien arimetako asko harrapatu zituen magia beltzeko errituetan erabiltzeko; gainontzekoak mendean hartu eta fisikoki eta mentalki zigortu zituen. Behin drows guztiak txikitu zituenean, Kalaster Kapabeltzak tunelak zulatzen jarraitu zuen, beti hondoago eta sakonago, mendia arrazoigabe zulatzeko grina ase nahirik.
Lurrazpiko barruti amaigabea kanpaleku bihurtuz, Halaster beste lurralde eta planoetara bidaiatu zen, Lurrazpiko egotzak izaki arriskutsu bezain arraroez betetzeko. Zerbitzari, esklabu nahiz atezain denak jarri zituen bere esaetara. Ziega betetzea eta kontrolatzearekin obsesionatu zen. Denborarekin Lurrazpiko neurrigabeko ardura mugara eraman zuen eta misteriozko sorginkeria ilun batekin estali zuen.
Halasterren apopiloak joan-etorrian ziharduten. Batzuek alde egiten zuten ondoren itzultzeko, modu ulergaitzean Lurrazpiak erakarrita. Beste batzuk aztiaren alboan geratu ziren; norbere obsesioetan murgildu zenean ere ilunbeko zoramenak ere bere baitan hartu zituen.
Halaster urte asko kanpoan egon zen bitartean bere dorre itzela eta harresiak hondatu ziren. Denborarekin ere Ursakon bezala ezagutzen den hiria handitzen joan zen mendi magalean eta hedatuz joan zen itsasertzeraino, Kaiaraino alegia. Hiriak bere mugak handitu zituenean, azkenean Halasterren egoitzako hondarrak inguratu zituen.
Lehenengo biztanleek Lurrazpiko tunelen berri zuten eta horregatik maiz bidaltzen zituzten gaizkileak pasabide amaitezinetara. zigor moduan. Horrela izan zen urte askoan, Durnan abenturazale bat dorre azpiko labirintuan sartu eta irten zen arte aberastasun ugarirekin eta istorio ezin beldurgarriagorekin. Durnanek mozkina Dorrea eraisteko erabili zuen eta hondar gainean Ostatu bat eraiki zuen Lurrazpiko sarrera zen Putzuaren gainean. Atari aharrauslaria deitu zion. abenturazale zaharrak ostatua gobernatzen du gaur egun ere eta abenturazaleak zein ergelak zerbitzatzen ditu haien adorea Lurrazpiko tuneletan akuilatuz.
Itzultzailea: jonnylashop.