Rol-jokoak hezkuntzan

Eta goblinek hil zuten…

phandelverreko meatzea (eta I)

Zer arrazoi dago bakarka aurreratu den pertsonaia bat azken hatsa emateraino ez labankadez zulatzeko? Galdera horrek zimiko egin dit arratsalde osoan zehar Phandelverreko pertsonaia karismatiko bat tenore horretan sartu denez geroz.

Hamaika mila aldiz jokatua eta gozatua D&D5-eko kanpainarik ezagunena izan daiteke. Lehenengo pertsonaiendako ezin errazago. Baina tira dena joan daiteke pikutara berandu gabe. Badakit zein den istorioa; badakit puntu narratibo garrantzitsuen mekanismoa, finean, badakit nola amaituko duen dena kaka zaharra. baina beti harritzen naiz je eta hori da partidak gidatzetik gehien ospatzen dudana. Alegia, pertsonaien bidaia haiekin bizitzea, haien ateraldiak txalotzea, haien buruhausteak. «Joe zergatik sartu behar zuen hor?», pentsatzen duzu ernegatuta. etaberehala konturatzen naiz slasher filma bat nerabe batek bizi duen bezala bizi dudala nik abentura maizter bezala. Edo erromatikoago jarrita Million dolar babyn Clean EastWood-ek bere pupiloa ring gainean borrokan dagoelarik entrenatzailearen mugimendu sinkronizatuak eta somatizatuak egiten dituela bere txikian harlauzatik mugitu gabe, bere ikasleari adimenez gidatu nahi izango balu bezala. Hala sentitzen naiz nik gidatzen ditudan jokalariekin. Kaka zaharra berriz, beti sartzen dizkiat disclaimerrak barra-barra. hau patologia bat izango da akaso?

Baina itzul gaitezen gaira. Gu gizakiok beti egiten ditugu hamaika itzuli eta bat gehiago gure burua zuritzeko. justifikatu behar dugu. eta punto. Orain ikusi irudia.

Goblinek Remko txiki-txiki utzi dute hilzorian.

Ba al da arrazoirik justifikatzeko pertsonaia hori sastakiez hezurretaraino ez josteko? Ba saiatu naiz benetan baina ama-maizter domina paparrean eramanagatik ere nekez lortzen dut irtenbide alai bat. Happy ending bat arraioa.

Post scriptum

Jarri beharko lukete ohar bat etsaien fitxan “Honek ez du utzi ezta kartilagoa hezurrari itsatsita” edo ordezko zerbait. Ez da bidezkoa maizterrari halako marroiak uztea.

Mesedez erantzuniuk baduzu ongi etorria izango da; jarri iruzkinetan. Gutxienik Zirku Erromatarrean bezala sentitu eta jarri erpurua gora edo behera pertsonaiaren etorkizunean parte hartzeko!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude