Ziega Basatia (in Rolaldia ego)

2. Rolaldirako astebete falta da eta Savage World partidarako moldatu dut pertsonaiaren txantilloia.

Partidara hurbilduko diren jokalariek propio Gold & Glory jokorako, hots, aztikeria eta fantasiazko giroan kokatutako istorioan izango dituzten pertsonaiaren fitxak dira. Egilea Luis Carlos Suarez Caballero jauna da eta itzultzailea ni neu, Jonnylashop. Egilea Bera Telegram-eko Savage World komunitatean aurki dezakezue.

Besterik gabe deskargatu eta gozatu!

Oharra: Oraindik pare bat leku daude libre. Zoaz Rolariak-eko web gunera, BIZKOR!!!!! Agur edo eraso mezu bat, ahoan aiztoa hortzez atxikirik, besterik ez duzue bidali behar.

Aukera duzu ere Pertsonaiak aldez aurretik prestatzeko. Sar zaitez Telegrameko Txatean!!!

2744

2. Rolaldia

Imanol Etxeberria

Urte amaierarekin batera badator bigarrenez ROLALDIA jaialdia. Iaz, partida dexente egon ziren eta aurten ere batzu-batzu eskainiko dira. Rolariak Telegram-eko taldea martxan jarri genuen orain bost urte gutxi gora behera eta apurka apurka, tantaka hazten joan da. Egun 55 kidek osatzen dugu eta ez dugu aukera galtzen zaletasun honetara euskaldun gehiago erakartzeko.

Rolariak taldean sortzaile ugari dago, izan ere irudimenari eragiten zaionean —rola irudimenaren antzertia da— ekarpen ugari egiten da. Dagoeneko bi argitalpen egin dituzte: X. Landabidea (Txerren) eta bere morroiek hondutako Atopia, eta, bestetik, ADUR, Euskal Herria jentil batean murgiltzen gaituena. Azken hau Eneko Azedok Idatzitakoa da. Biak ala biak oso desberdinak beren artean. Lehenengoa euskalBlade Runner-a eta bigarrena aldiz, euskal jendeak, erresuma berrien Europan, berezko lekua eskatzen zuen Erdi Aroan girotua. Alegia naturarekin bat bizi ginelako garaian. Egun hauetan aurki dezakezue Durangoko azokan bere opera prima eskaintzen. Ez beldurrik izan «Rola zer den?», «Nola jolasten da honetara?» Bezalako galderak egin inongo eragozpenik gabe. Ez dirudi euskal ortzi-mugan beste rol libururik aurki agertuko denik baina zaletasuna hedatzen den heinean ez dut inongo zalantzarik gehiago aterako direla.

Bitartean, bada ere gure hizkuntzan gozatu ahal izateko erdaratik ekarritako lan baten itzulpena: Eneko Mazok OSR mugimenduan (Dungeons and Dragons hastapeneko argitalpenen estiloan) kokatzen den Aintzinako Eskola rol-jokoa. Itzulpenak, oro har, sekulako mesedea egin dio hizkuntzen biziraupenari. Areago, Etengabeko diglosian bizi garenontzat egin diezaguketen oparirik politena da. Zenbatetaten ez dugu esan «Jo, zeinen gustura irakurriko nukeen Tronuen dema euskaraz»? Eskerrak Eraztunen Jauna itzuli ziguten, eta Hobbita ere, oso euskara politean gainera! Hortaz ene uste apalenean itzultaileek podiumeko lehen erlaitzean egon beharko lukete gainerako sortzaileekin batera.

Irudimena akuilatzeko badira tresna ugari —nahiz eta hizkuntza bera buruaski den helburu hori lortzeko—, eta horien arten bada bat oso eraginkorra dena: ilustrazioa. Ez gara elizetako iruditeria izugarria ikustean ikaratzen garen nekazari alfabetatu gabeak baina ezin uka daiteke, bestalde, irudi batek ezin duela mila hitzek esaten dutena kolpe batez laburbildu. Eta hori magia da ezin bestean. Hainbesteraino da garrantzitsua non rolgintzak nekez egin dezaken aurrera bera gabe. Hori hala izanik bereziki nabarmena da Imanol Etxeberriaren lana. Bera bilakatu da Rolariak-eko brankako irudi. Bere marrazkiek zulatzen dizute adimena eta irudemenean jaulkitzen zaituzte. Ez da arraroa bere lanetako asko euskal rol liburuen orrien artean ikustea. Eta adibide bezala ekarri nahi dut gogora bere aurreko Rolaldiko kartela, Itzel.

Imanol Etxeberria

Ez da ilustratzaile bakarra ordea; Rolariak-eko sinboloa edo anagrama sortu zuena Eneko Palencia bera da grapas&mapas-eko arduradunetako bat. Esperientzia handikoa ongi jakin zuen folkorismoa txertatzen d20 batean.

E. Palecia

Adiskide bati entzun nion bezala denok ezin gara izan musikari; egon beharko du ere norbatek oholtzatik kanpo plazan! eta horregatik hain zuzen ere egin da bigarrenez rolaldia: euskara gozatzeko, lagunberriak egiteko eta txarrola askean aritzeko . Partida ugari daude esan bezala. Batzuk Eneko Sanchez rolariaren Ebla liburu denda espezializatuan aurrez aurre egingo dira eta beste batzuk bideo dei bitartez. Biak oso modu egokiak dira jarduera honetara hurbiltzeko.

Ez galdu aukera! Damutuko zaizu bestela!

D&D5 Phandelver-eko Meatzea

Maiz gertatu zaizue ez dakizuela nondik hasi roleatzen? Bada rol-joko ezagunenaren hasiberriendako kutxak proposatzen duen abentura ezin apropoxagoa da horretarako. Pausuz pausu erakusten dizu zer esan behar diezun jokalariei sortzen diren eszena eta konbateetan. Zer tirada eskatu eta noiz eta maiztereatzearekin zerikusia duten aholku dexente ere.

Jokoa errazteko eta eten handirik gerta ez dadin aproposa da jokalariei gida edo esku-pape bat eskaintzea egin ditzaketen ekintza eta ‘konboekin’. Gainera, jokalariek darabiltzaten pertsonaia klaseak kontuan hartzen baditugu pertsonaia bakoitzaren ekintzak eta espezializazioak desberdinbak dira; aldatzen dira konpetentziak. Eta berebiziko laguntza izango da jokalarientzat ohartarazten baditugu eramaten dituzten pertsonaien espezializazioen berri ematen badiegu.

Eta hori da hain zuzen ere gaur eskaini nahi dizuedan laguntza-orria. Badira bi klase aztikeriak jaurtitzen dutenak, eta mailaz igo ahala aztikeria bilduma handia denez nekez dira gogoratzen dakizkiten aztikeria nahiz trikimailuak. Hori hala izanik oso ongi dator orri txatal lez edukitzea berauek eskuetan, haurren kromoak izango bailira.

Tori hartu eta Jokatu!!

Oharra: 1 mailan eskura dituztenak baino ez ditut emango oraingoan. Nire jokalariek pertsonaiak mailaz igo ahala emango ditut gehiago.

NANO KLERIGOA

nano klerigoa 1 maila

AZTIA

Aztia 1 maila

Borrokarako Laguntza Gida [SWADE]

Batzuetan liburutzar mardulek beldurra ematen dute arau bilduma lodi baten sinonimo direlako eta neuronek kortozirkuito bat izan dezakete. Horri gehitzen badiogu rol-eskuliburuaren antolaketa nabarra liseritzeko arazoak izan ditzakegu. Kasu honetan Savitxeko manuala oso ongi antolatuta dago baina arau dexente ditu eta horiek eskura izateko, badakizue begi kolpe batez zalantza argitzeko ongi dator laburpentxo bat.

Rol gune ezagun batetik hartu dut [La Tapadera de Vineyard] eta euskaratu dut. Jorge Carrerok egin zuen lehenengo itzulpena gaztelaniara lehenagoko jatorrizko egiletik nonbait. Cthulhuren Mitoetako liburu arkanoekin gertatu bezala, je, itzulpenaren itzulpena eta sasi itzulpena. Norbaiti baliagarri gerta dakiokeelakoan har beza.

EUSKARA IKASI NAHI ROL JOKOEN BITARTEZ?

Motibazioa da edozer jardueratan etekina eta bikaintasuna lortzeko lehenengo osagaia. eta, bigarrena, esperientzia positibo nahiz gozamenekoak bizitzeko, enpatia. Bi horiek uztartzen dira rolgintzan. Proiektu honetan erakutsi nahi dugu hizkuntza hobetu eta aberastu daitekeela oso modu eraginkorrean.

Maizterrak 14 urteko esperientzia du ikasgeletan eta rol-joko dinamikak probatzeko prest dagoenari erronka eta gonbidapena eskaini nahi dizkio:

  • Talde txikiak (4-5 pertsona), Baina bakarka edo binaka ere ahal da.
  • Hiztegia aberastu eta narrazioaren alderdi tekniko-estetikoak ezagutu.
  • Sormen Literarioa garatu., istorio gogoangarriak taldean sortuz.

Prezioak

Bakarka: 15 euro/ordua.

Binaka: 12 euro/ordua.

Taldeka: 10euro/ordua.

AZTI ZOROAREN ZIEGA (I)

Aurki Rolarien Telegram taldea ZIegalaritza gupidagabea jokatuko dugu. Aspaldian nuenTelegram probatzeko gogoa idatzizko partidak jokatzeko. Eta Watxapak ez bezala baditu hainbat tresna (botak) baliagarri gerta daitezkeenak. Beti bezala gonbidapena luzatzen dizuet parte hartzeko.

Duela mila urte baino gehiago Halaster Kapabeltza urrutiko lurralde batetik bidaiatu zen Ursakonetako mendi magaletaraino, akaso halabeharrak agindutako eskutuko aginduak jarraituz. Batzuek diote ia ahaztutako Aintzindarien Lurrak deituriko inperiotik zetorrela. Antzina gizakia Faerun osoan barreiatu ziren gaur egun Lautada Purpurak direnetatik, jainkoen gatazkatik sorturiko barrutia. Beste batzuek Halasterri, jatorri ez hain urrunak egozten dizkiote; Netheril-go lehen aztien artean kokatuz; edo egiaztatuz hegoialdeko herrialde batetik zetorrela denborak eta basamortuak aspaldi hondar artean desagerrarazia. Edozein dela ere bere jatorria jakintsuek idatzita utzi dute zazpi ikasle ekarri zituela Ursakoneko mendietara.

Zazpiek babesturik, Halasterrek bere botere handia erabili zuen beste plano batzuetako izakiak erakartzeko, zientzuek beste guztiak garaituko zituen Azti dorre bat eraikitzen lagunduko baitzioten. Alabaina urtaroen iraganarekin zazpi ikasleek geroz eta gutxiago ikusi zuten beren maizua. Halasterrek jarraitu zuen piztia hilgarriak erakartzen eta dorrearen azpiko tunelak hedatzen eta bestelako eraikinak egiten. Eta aztiak zazpi ikasleakmantendu zituen bere hitzarmen ilunetatik at.

Azkenean Halasterrek Lurrazpiko Aretoekin egin zuen topo: nanoek egindako mithral meatze baten inguruan eraikitako tunel sistema konplexu bat. Areto Sakoneko arkitektuak, Melairkyn klaneko nanoak, hil eta sakabanatu zituzten aspaldi eta harrezkero drow eta duergar basatiek okupatu dituzte korridoreak eta gelak. Halasterrek gurutzada hasi zuen azken bi hauen kontra, ehiza ugari eginez pasabideetan barrena planoez gaindiko bere alieatuekin batera. Duergar menperaezinek ordea ia mithral guztia agortu arte zundatu zituzten paretak; gero Lurrazpiko pasabideak utzi zituzten drowak Halasterren eta bere kideen kontra borroka zitezen. Azti Zoroak elfo ilun asko inguratu zituen, eta haien arimetako asko harrapatu zituen magia beltzeko errituetan erabiltzeko; gainontzekoak mendean hartu eta fisikoki eta mentalki zigortu zituen. Behin drows guztiak txikitu zituenean, Kalaster Kapabeltzak tunelak zulatzen jarraitu zuen, beti hondoago eta sakonago, mendia arrazoigabe zulatzeko  grina ase nahirik.

Lurrazpiko barruti amaigabea kanpaleku bihurtuz, Halaster beste lurralde eta planoetara bidaiatu zen, Lurrazpiko egotzak izaki arriskutsu bezain arraroez betetzeko. Zerbitzari, esklabu nahiz atezain denak jarri zituen bere esaetara. Ziega betetzea eta kontrolatzearekin obsesionatu zen. Denborarekin  Lurrazpiko neurrigabeko ardura mugara eraman zuen eta misteriozko sorginkeria ilun batekin estali zuen.

Halasterren apopiloak joan-etorrian ziharduten. Batzuek alde egiten zuten ondoren itzultzeko, modu ulergaitzean Lurrazpiak erakarrita. Beste batzuk aztiaren alboan geratu ziren; norbere obsesioetan murgildu zenean ere ilunbeko zoramenak ere bere baitan hartu zituen.

Halaster urte asko kanpoan egon zen bitartean bere dorre itzela eta harresiak hondatu ziren. Denborarekin ere Ursakon bezala ezagutzen den hiria handitzen joan zen mendi magalean eta hedatuz joan zen itsasertzeraino, Kaiaraino alegia. Hiriak bere mugak handitu zituenean, azkenean Halasterren egoitzako hondarrak inguratu zituen.

Lehenengo biztanleek Lurrazpiko tunelen berri zuten eta horregatik maiz bidaltzen zituzten gaizkileak pasabide amaitezinetara. zigor moduan. Horrela izan zen urte askoan, Durnan abenturazale bat dorre azpiko labirintuan sartu eta irten zen arte aberastasun ugarirekin eta istorio ezin beldurgarriagorekin. Durnanek mozkina Dorrea eraisteko erabili zuen eta hondar gainean Ostatu bat eraiki zuen Lurrazpiko sarrera zen Putzuaren gainean. Atari aharrauslaria deitu zion. abenturazale zaharrak ostatua gobernatzen du gaur egun ere eta abenturazaleak zein ergelak zerbitzatzen ditu haien adorea Lurrazpiko tuneletan akuilatuz.

Itzultzailea: jonnylashop.

Ilunbe Gaitzetako Esploratzaileak (eta II)

ARDURA DESKARGUA

Bakarrolan aritzea ez zait oraindik erraza egiten, izan ere faltan botatzen dut lagun hurkoaren bisaian keinua ikustea. Halaz ere eta jakinik hobetu behar dudala narrazioan, bakarka arituko naiz beste jokalaririk agertzen ez den bitartean.

Ona hemen mekaniketan sartzeko 1. abentura.

 

2744

Ilunbe Gaitzetako Esploratzaileak


War game ala rol jokoa?

Bietatik du zerbait HT Publishers argitaletxeak itzuli duen jolasak. Probatzeko prest bazaude zatoz beldurrik gabe.

2744

Alice galdu dugu

Alice Is Missing: An amazing game, played entirely via text message - Vox

Ordulari batek markatzen du atzera kontua eta hasten da jolasa. Txerrenek Dakota Travis pertsonaia gidatu du (institutuko animatzaile bat); Zuhaitzek Julia North (txelo-jolea); Pellok Charlie Barnes (eguberrietarako bisitan etortzen den laguna) eta azkenik ni neu, Jonnylashop, Evan Holwell frikia sartu dut arazoetan.

Hara! Alice desagertu da!. Gu guztion laguna da Alice eta ardura digu desagertzeak. Bere bila hasi gara eta desagerpenaren atzean dauden arrazoi zein errudunak igurikatzen jardun dugu. Eta hori guztia chat bidez. Baina gertakariak amildu dira: hamar minuturo trama akuilatzen duen karta bat atera da. Eta arazoek arazo gehiago dakartzate, eta erabakiak hartu behar dira eta denbora agortzen da eta aukerak hedatzen dira. Ustezko erasotzaileez inguratuta dago Alice. Denek dute arrazoiren bat mina egiteko. Gehienetan haien ezkutuko gauzen berri duelako Alicek.

Baina denbora agortu da eta Alicek ez du bizirik dagoen seinalerik ematen…

IRITZIA

Tira, egun, rol jokoak oso dinamika interesgarriak eskaintzen ari dira eta hauxe probatu beharra zegoen. Pello maizterrak doitu du partida eta uste dut lortu duela arauek dioten bezala jokatzea. Ez da gutxi hori. Ia gehienetan gauzak argiago ikusten dira jolasten hasten zarenean, batez ere talde dinbamiketan eta, kasu honetan uste dut, modu naturalean, joan garela ikusten zein zen jokoaren mekanika eta bilñatzen duen swing-a. Modu mailakatu batean kartek ematen dituzten kontrol-puntuak pasatzen zoaz lasterketa batean nola. Tonu melankoliko batean girotzen da partida eta kolpe baxuak nahiz jelos-jokoak tarteka agertzen dira, izan ere pertsonaiak emozionalki daude modu hertsi batean lotuak.

Gustatu zait esperientzia. Lortzen du murgiltzea. Baina rol-joko guztietan bezala jokolariek sortzen dute murgiltzearen magia rol mekanikak bainoago. Eta alde horretatik joklari apartekin aritzeko aukera izan da. Bestalde idazmena lantzeko eta pertsonaien arteko elkarrizketak sortzeko balio du. Maiz leleberri bat idazten ari zarenean (tira ni ez naiz idazlea) errealismoa irudikatu nahi duzu pertsoaien arteko elkarrizketan, baina hori zaila da idazle bera denean ahots guztien arduradun. Hortaz pertsonaia bakarraz arduratzen zarenean mintza-mekanikan jar dezakezu arreta eta ikusi nola gertatzen den jam saioa. Horretarako iruditu zait ona ere.

2744

ERRALDOIAK LAINOPEAN

Datorren asteburuan gure pertsonaiek aurre egin beharko diote Lovelock herrixka izutzen ari den indarrari. Kobazulo baten ataria zeharkatu dute haragi ketu eta kirats baten usaina sudurzuloetatik gora egiten dielarik. Eskua edo zapia eskuan, estali dute aho-zuloa eta aurrera egin dute pareta izerditzuak haztatuz.

Isiltasuna… ur tanta lodiak urrutiko istil batean erortzen… oihartzun uher bat.

Kasu! egin dezagun etenalditzo bat. Zertan dira trebe gure pertsonaiak?

KALAKARIA

Hoyle karta-joko zaharraren jokaldi arkanoak deszifratzen gai zara. Baduzu trikimailu bat baina horretarako Manituekin esku batzuk jokatu behar ordea.

* Manituekin erronkan aritzeko arauak.

DESABANTAILAK

Ez da dena haitzbelar edooregano ordea iman bata ere bada gaitzerako; huts egite lodia gertatzen bada berak pairatzen du inork baino gehiago halabehararen hondamendia.

Etengabe Karta piloa nahasten duzu izan ere bart gaueko amtes gaiztoak oraindik ikaratuta zauzka [-1 Espiritu tirada guztietan]

ABANTAILAK

  • Jokatu tiradak behin errepikatu ditzakezu, Baita deabruari erronka egiten diozunean ere.
  • Deabruari erronka egitean 1 karta estra jasotzen duzu.

Ezagutzen dituzun botereak: 3

TXUTXERIAK: Gehienez kilo bateko objektu bat atera dezakezu mauka, poltsiko nahiz txano azpitik, zurean edo besteren bateanarenean. Pakete osoa sortzen badu (errebolberra + balak) +1 Botere Puntu gastatu behark du.

EZAUGARRI BAT HOBETU/AHULDU: Maila batean hobetzen du lagun hurkoaren dadoa. Aldiz 1 mailan jeisten da etsaiaren trebetasuna; 2 mailatan gorakadarekin. Etsiaiak Espiritu tirada egin behar du txanda amaieran maila bat igotzeko; gorakadarekin xahutzen du.

JAURTIGAIA: hotz, bero nahiz elektrizitate deskarga jaurti dezakezu (2d6ko kaltea eragiteko edo 3d6 gorakadarekin). 2BP ordainduz gero 3d6 (4d6 gorakaderikin).

*Goikoez aparte pila bat bota daitezek baina horretarako Deabruari deitu beharko zaio.

BEDEINKATUA

Jaungoikoaren nahiak Argia mundura eramateko ahalamena eman dizu Alajainkoa!

DESABANTAILAK:

Pazifista: Liburu Sainduak dio «Ez duzu hilko». Tira baina ez du inon esaten hankak lagun hurkoari birrindu ezin diezaizkiozunik.

Leiala: Zure artaldea ez duzu sekulan alñdean utziko, izan ere babestera zaude deitua.

ABANTAINAK:

Besteak akuilatu: distraitua edo Babesgabe egoera ken diezaizkikezu norbaiti Trikimaila tiradaan arrakasta izanez gero.

Hautatuetako bat zara: +2 Kalte tiradei naturaz gaindiko izakien kontra ko erasoetan

Ezagutzen dituzun botereak: 5

LASAITUA EMAN (1BP): Neke maila bat arindu dezake eta bi gorakadarekin. +1BP bakoitzeko objektibo estra bat har dezakezu (227)

ZIGORRA (2BP): Kargadore nahiz gezi bilduma osoa bedeinkatzen duzu eta +2 kaltea erantsiz eta 4 gorakadarekin. +1BP bakoitzeko objektibo estra bat har dezakezu (231)

OSATZEA (3BP): Arrakastak zauri bat eta gorakadak bi (232)

EZAUGARRI BAT HOBETU/AHULDU: Maila batean hobetzen du lagun hurkoaren dadoa. Aldiz 1 mailan jeisten da etsaiaren trebetasuna; 2 mailatan gorakadarekin. Etsiaiak Espiritu tirada egin behar du txanda amaieran maila bat igotzeko; gorakadarekin xahutzen du.

SINBOLO SAKRATUA (3BP): Edozein izaki maltzurrek Espiritu tirada gainditu beharko du sinboloa duena erasotu nahi badu. -2 penalizazioarekin Bedeinkatua gorkadarekin jaurti badu. Ezin ditu TRikimailuak ekidin. (131DL)

INDIARRA (Bipil)

Suharrez borrokatzen haiz hire leinukoen eta zuen ideiengatik. Ahulak estozismo miresgarriz babesten dituk eta haserrebizian erasotzen diek edo ezin beldurra erakutsi gabe hire etsaien kontra… Ez ziok axola gizakiak diren edo piztiak!

DESABANTAILAK

Ohitura zaharrei atxikia uko egiten diezu arroka fantasmak sortu nahiz kargatzen dituen tresnei. Zure botoari uko egin ezean errepika dezakezu Espiritu tirada bakoitza.

Alboratua gizarte txurian -2 Karisma tiradetan.

ABANTAILAK

  • BIREKIN TREBE: ez duzu esku makurrik. esku ahula aspaldi trebatu zenuen.
  • FRENESI: 1 DADO OSAGARRIA DUZU gorputzez gorputzeko eraso bakoitzean: Borroka dadoa + borroka dadoa (bis) + komodinaren d6a.
  • EZ NAZAZU ZIRIKATU: Zauriengatik pairatzen duzun penalizazioa ernastzen diozu egiten duzun kalteari.
  • HAMAIKA IKUSTEKO JAIOA: Beldur tiradak errepika ditzakezu!

PISTOLERA

Kea darie zure errebolberrei. Dagoeneko hamaika suge zitalek eman dute azken hatsa.

DESABANTAILAK

+1 GEHITU ZURE KALTE tirada orori baina kasu! Kakazten baduzu zure kide batek jasoko du zure erasoa.

Oilategiko oilar harroena izateak zera…

ABANTAILAK

  • Bi eskuetan ongi darabilkizi burniak ez duzu -2ko penalizaziorik.
  • Dueloetan: Karta estra bat.
  • HUMORE BELTZA: Ziria sartu/Probokatu erabil dezakezu Beldur tiradetan. Gorakada batekin broma bat egiten duzu eta aliatuek ere +1rekin egiten dute tirada hori bera.
  • Kid bi Pipa: Bi pistolekin tiro egiteak ez dizu ekintza bikoitza egiteagatik penalizatzen
  • ESKU IRMOAK: Platarforma mugikorretan ez duzu ohiko penalizaziorik.
  • PUNTERIA: +1 zure lehengo Tiroketan edo -2 jeistea testuinguruko ezein penalizazio. Biana ez mugitzen bazara edo bala bat baino gehiago botatzen baduzu.
2744