Oesteko ukronia bat: Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila berdinketa bat izan zen. Mendebaldeko lautada handien eremuak inoiz baino basatiago eutsi zion.

Estatu Batuak XIX. mendean zehar aukera anitzeko lurralde ziren. Baina aukera horiek kasurik errazenean arriskuz beterik zegoen. Europa zaharretik nahiz Ekialde Urrunetik iritsitako urre bilatzaile eta bizi berri bat hasi nahi zuen jende andana iritsi zen. Ekintzaile handiak batzuk eta besteak: kolono anglikarrak; inurriak bezain gogotsu lan egiten zuten txinatarrak; pistolero ausartak, bankariak; urre bilatzaileak; asmatzaileak eta bi bandoetako soldaduak. Soldadu pila bat. Gerra behin amaituta batzuk ranger eta seriff lanetan hasi ziren eta beste batzuek, ez horren ohoretsu, bidelapur bilakatu ziren.
Urrea baino fama handiago erdietsi zuen mineral berri bat sortu zen lurrikarra izugarri baten ondotik. Ekialdeko kostaldea guztiz desitxuratu zuen eta kanal askotaik gora egin zuen itsasoak lurran zabaldu ziren pitzaduretan barrena. Mamu Arroka deitu zioten eta sekulako energia askatzen zuen. Berandu gabe elkarren lehian zeuden indarrek jarri zituzten begiradak osagai berri horren gainean. Sioux Nazioen erdigunean Batasunaren Gobernuak Mamu Arroka meategi baten eskubideak lortu zituen. Alabaina urruti dago bermatuta egotetik izan ere asko dira leku horretan dauden tentsioak.
Milia luze batzuk Lurraldeetako ipar-mendebaldera herrari abenturazale batek Silver Citytik atera da Portland-erako bidean. Udaberrirako oraindik hilabete batzuk falta diren arren ekin dio bideari. LAs Cascadas mendilerroa zeharkatu beahr du itsasoa ikusi aurretik eta eguraldi bortitzak ez du laguntzen. Bide nagusia galdu zuenez geroztik Mazama meditik aireratzen den ke adar bat jarraitu du azken egunetan. Jakiz beterik irten zen zibilizaziotik eta dagoeneko aztarrika elur azal lodiaren azpian azken udazkeneko itxaur batzuk topatu ditu Jhonny Lashopek. Fruitu lehor batzuek ordea ezin ekidin dezakete hezurretaraino sartzen den hotzari aurre egin. aurki gordeleku edo guardetzerik aurkitzen ez badu litekeena da berriz ez ikustea eguzkia biharamunean.

Entzun ditu kondairak. Entzun du gizjalekeriara emandako gizaki bat baino gehiago lurralde hauetan, hain da handia janariaren eskasia. Gero udaberrian laun hankatan ibiltzen ikusi dituzte eta ilargi beteari uluka: «Hamaika ikusteko jaioak gaudek arraioa, bazakiat atsoen kontuak baino ez direla», pentsatu du Jhonnek Crater Lake-eko aldapa malkartsuetan gora doan bitartean. «Gaua hemen harrapatzen banaik nireak egin duk».
Etxola zarpail batzuk ikusi ditu, baina ixil ixil dago dena, txuriak eztaltzen du dena. Abandonatuta daudela dirudi.
-GRRRRRRRRRRRRRRRRR
Batbatean etxola baten atzetik esnezko biziarik gabeko begirada duen gizaseme indiar bat oldartu da. josturaz beterik dago, Besoak beste batenak ditu, Erraldoi azal-txuri batenak omen.

Zer gertatu den jakin nahi baduzu ikus bideoa hemen.