Rol-jokoak hezkuntzan

Demo partida

EscapeOz-eko lagunak partidan sartuta

Gaur egun berezia izan da inondik ere! EscapeOz enpresako langileek rol partida bat probatzeko aukera izan dute JonnyLashop maizterraren gidaritzapean. Sekula jokatugabeak ziren eta laster murgildu dira partidan. Eta nola gainera.

Galtzadarri horiak oin zolen azpian hantxe egin dute topo lastozko gizona (Jonlupin), garagardozale ertain hordi batek (Asier), ipar haranetatik iritsitako zalduna batek (Isabel) eta, belagile batek eta gizaseme kirten eta basati batek (Mikel). Harriturik gora begiratu dute, hasiaeran, hodeirik gabeko zeru oskarbian puntu bat baino ez zena bilakatu da gero bueltak eta bueltak ematen zituen karratu batean. ai ene! Egin alde batera!!!! Puuum. Pertsonaia sendoenak baino ez du izan azken momentuan alde egiteko aukera. Besteek ordea ez dute horren zorte onik izan: bati baino gehaigori hankak gatigatuta geratu baitzaizkio. Eta hezur hautsiren bat ere tarteko.

Neskatxa gazte batek, apur bat nahasirik eta zorabiatuta, agur esan die. Kansas ezagutzen ote zuten galdetu die baina lastozko txorimaloak besaburuak baino ez ditu altxatu, ezezko keinua eginez. Hitz gutxikoa da gizona zer egingo diogu ba.

Dorothyren etxeak zanpatu ditu ia pertsonaiak lehenengo esezenan.

Botikariak ez ditu besteekin erabili nahi izan bere ukenduak. Haien artean antza ezezagun dira artean. Dorothyk laguntza eskatu die izan ere etxera itzuli behar du; bere osaba izebak arduratuta izango dira honez gero… Kalte handia sufritu dute eta neskatxa lagundu baino lehen ostatu baten demandan aritu dira. Harri-orri-ar egin behar izan dute aurrera egin edo aterpera joateko. azken hau izan da, ozta-ozta hartu den erabakia.

Egurgileen landa batera iritsi dira eta apur bat atzeratuta geratu da ertaina. Txirula baten melodiak galzorian izan du suspertu den arte baina berandu ia izan ere Jentil goseti bat inguratu zaie.

Sekulako kolpea jaso du Ertainak. Garroteak iltzea nola, halaxe sartu du lurrean. Bi bizi puntura baino ez da geratu. Taldekiren bat berarekin oroitu da eta atzera egin dute bizkor. Ertainari aurpegian oin zola erraldoia jartzen ari zitzaionean, justu-justu iritsi dira eta berdindu da borroka.

Astakirtenak zapatillazo eman dio muturrean trolari eta abagunea aprobetxatu du ertainak bizkar gainetik igotzeko. atzak sudurzuletoetan sartu eta sudurra tiratu du olagarri bati buelta menago balio bezala. Gainetik kentzea lortu du trolak bizkarra eta burua astinduz. Gure basakristauak indarrez bota duertaina eta honek bere zilarrezko kopa kopetan bermatuta, giza-suziri legez bete betean eman dio sudur minduan trolari. Hortxe eman du gihar pilo horrek azken hatsa.

Ilunduta Hiru lumako (ikus warhammer) bentara hurreratu dira. Emakume nekatu batek harrera egin die. Eskerrak iparraldeko zaldun limurtzailea konbentzitu duen bestela… Goiz jeikitzea eskatu die ordea.

Bentako arduradunari ostatu eskatzen.

Botikaria saiatu da ateratzen baina ezin. atea eta leihoak magiazko irudi baino ez dira. tranpa batean erori dira. Betaria mendebaldeko sorgina zen… Mu ha ha.

Orain Eskaperoomean aritu beharko dute baldin eta atera nahi badute noski.


BALORAZIOA

Erabilitako sistema Dungeon World izan da. Oinarrizko mugimenduak baino ez ditugu erabili baina horrekin aski izan da jokoaren esperientzia, doinua eta estiloa gozatzeko. Ipunia denok kontatu dugu. Hori da rolaren magia. Hori da laster eskainiko den proeiktuaren muina.

Inoiz aritu ez diren jokalariekin beti da espezial lehenego aldia. Ez haiek, ez nik ez dugu ahaztuko partida eta ezta haiek sortutako pertsonaiak. Imaginatzio paregabea erakutsi dute eta albo-adimena bikaina. Adin desberdinetako jokalariak izan dira: 5, 7, 16, 18, 40+. Ezein momentua izan da hori eragozpena alderantziz denek egin dituzte ekarpenak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude