Ordulari batek markatzen du atzera kontua eta hasten da jolasa. Txerrenek Dakota Travis pertsonaia gidatu du (institutuko animatzaile bat); Zuhaitzek Julia North (txelo-jolea); Pellok Charlie Barnes (eguberrietarako bisitan etortzen den laguna) eta azkenik ni neu, Jonnylashop, Evan Holwell frikia sartu dut arazoetan.
Hara! Alice desagertu da!. Gu guztion laguna da Alice eta ardura digu desagertzeak. Bere bila hasi gara eta desagerpenaren atzean dauden arrazoi zein errudunak igurikatzen jardun dugu. Eta hori guztia chat bidez. Baina gertakariak amildu dira: hamar minuturo trama akuilatzen duen karta bat atera da. Eta arazoek arazo gehiago dakartzate, eta erabakiak hartu behar dira eta denbora agortzen da eta aukerak hedatzen dira. Ustezko erasotzaileez inguratuta dago Alice. Denek dute arrazoiren bat mina egiteko. Gehienetan haien ezkutuko gauzen berri duelako Alicek.
Baina denbora agortu da eta Alicek ez du bizirik dagoen seinalerik ematen…
IRITZIA
Tira, egun, rol jokoak oso dinamika interesgarriak eskaintzen ari dira eta hauxe probatu beharra zegoen. Pello maizterrak doitu du partida eta uste dut lortu duela arauek dioten bezala jokatzea. Ez da gutxi hori. Ia gehienetan gauzak argiago ikusten dira jolasten hasten zarenean, batez ere talde dinbamiketan eta, kasu honetan uste dut, modu naturalean, joan garela ikusten zein zen jokoaren mekanika eta bilñatzen duen swing-a. Modu mailakatu batean kartek ematen dituzten kontrol-puntuak pasatzen zoaz lasterketa batean nola. Tonu melankoliko batean girotzen da partida eta kolpe baxuak nahiz jelos-jokoak tarteka agertzen dira, izan ere pertsonaiak emozionalki daude modu hertsi batean lotuak.
Gustatu zait esperientzia. Lortzen du murgiltzea. Baina rol-joko guztietan bezala jokolariek sortzen dute murgiltzearen magia rol mekanikak bainoago. Eta alde horretatik joklari apartekin aritzeko aukera izan da. Bestalde idazmena lantzeko eta pertsonaien arteko elkarrizketak sortzeko balio du. Maiz leleberri bat idazten ari zarenean (tira ni ez naiz idazlea) errealismoa irudikatu nahi duzu pertsoaien arteko elkarrizketan, baina hori zaila da idazle bera denean ahots guztien arduradun. Hortaz pertsonaia bakarraz arduratzen zarenean mintza-mekanikan jar dezakezu arreta eta ikusi nola gertatzen den jam saioa. Horretarako iruditu zait ona ere.
[srs_total_pageViews]