D&D5

4 posts

Eta goblinek hil zuten…

phandelverreko meatzea (eta I)

Zer arrazoi dago bakarka aurreratu den pertsonaia bat azken hatsa emateraino ez labankadez zulatzeko? Galdera horrek zimiko egin dit arratsalde osoan zehar Phandelverreko pertsonaia karismatiko bat tenore horretan sartu denez geroz.

Hamaika mila aldiz jokatua eta gozatua D&D5-eko kanpainarik ezagunena izan daiteke. Lehenengo pertsonaiendako ezin errazago. Baina tira dena joan daiteke pikutara berandu gabe. Badakit zein den istorioa; badakit puntu narratibo garrantzitsuen mekanismoa, finean, badakit nola amaituko duen dena kaka zaharra. baina beti harritzen naiz je eta hori da partidak gidatzetik gehien ospatzen dudana. Alegia, pertsonaien bidaia haiekin bizitzea, haien ateraldiak txalotzea, haien buruhausteak. «Joe zergatik sartu behar zuen hor?», pentsatzen duzu ernegatuta. etaberehala konturatzen naiz slasher filma bat nerabe batek bizi duen bezala bizi dudala nik abentura maizter bezala. Edo erromatikoago jarrita Million dolar babyn Clean EastWood-ek bere pupiloa ring gainean borrokan dagoelarik entrenatzailearen mugimendu sinkronizatuak eta somatizatuak egiten dituela bere txikian harlauzatik mugitu gabe, bere ikasleari adimenez gidatu nahi izango balu bezala. Hala sentitzen naiz nik gidatzen ditudan jokalariekin. Kaka zaharra berriz, beti sartzen dizkiat disclaimerrak barra-barra. hau patologia bat izango da akaso?

Baina itzul gaitezen gaira. Gu gizakiok beti egiten ditugu hamaika itzuli eta bat gehiago gure burua zuritzeko. justifikatu behar dugu. eta punto. Orain ikusi irudia.

Goblinek Remko txiki-txiki utzi dute hilzorian.

Ba al da arrazoirik justifikatzeko pertsonaia hori sastakiez hezurretaraino ez josteko? Ba saiatu naiz benetan baina ama-maizter domina paparrean eramanagatik ere nekez lortzen dut irtenbide alai bat. Happy ending bat arraioa.

Post scriptum

Jarri beharko lukete ohar bat etsaien fitxan “Honek ez du utzi ezta kartilagoa hezurrari itsatsita” edo ordezko zerbait. Ez da bidezkoa maizterrari halako marroiak uztea.

Mesedez erantzuniuk baduzu ongi etorria izango da; jarri iruzkinetan. Gutxienik Zirku Erromatarrean bezala sentitu eta jarri erpurua gora edo behera pertsonaiaren etorkizunean parte hartzeko!

Azti Zoroaren ziega… edo bizi bizitza handia eta heriotza ere handia!

Bost talento, ausardiaz eta arrotasunez sartu ziren Lurralde Ahaztuen ziegarik erraldoi bezain arriskutsuan. Bostek ordea heriotza aurkitu zuten nahi baino lehen.

Aharrausiaren taberna

Ez modu arranditsuz, alegia numerito egin egin gabe eta turutotsak eskatu gabe tabernariaren agurra eta bedeinkazioa jaso zute bidaia pagatu ondoren. Egia esan emakume batek ordaindu zuen, mezu bat bidaltzearen truk. Huskeria bat irabaziaren aldea noblearentzat. Egun harta erretiratu zen ohera imajinatuz bere anaiak jasotzen zuela ezkutalekuan informazioa eta irri sardonikoa egin zuen.

Sartzerakoan erne eta gogotsu zeuden konfiantzaz beterik; arduraz ematen zituzten urratsak pasabideetan barrena. Jainko zahar zizelkatuen hormetan pasabide ezkutua aurkitu ere. Sustu ederra hartu zuten lohi zikin horren txapapotearekin. Gaitzerdi! Ziegako bidelapur mafiosoak jakinaren gainean zeuden jakina. Etekin handia ateratzen baitiote Ziegaren sarrerari.

Tranpak jakinduria zorrotzez gainditu zituzten bai eta Ali Baba-ren lapurren biltokian erdi txantxa erdi «ez dkit nola surfeatzen ari naiz bortz metroko olatu hau baina tira guazen hodi azpitik iragaztera». taldeko Fanpiroak atalajei adarra jotzera iritsi zen. Airoso irten zen.

Eta hemen etenalditxoa egingo dut izan ere abilizeia handia erakusten ari ziren pertsonaiak. eta ez da gauza gutxi gero izan ere handi geratzen zitzaien auzo batean sartzen ari ziren. Baina aizu borondatean ez zen inolako pitzadurarik. Lockslyko Robin bezala menpean zituzten bi herritar salbatu zituzten eta guzti. Oooo zelako handitasuna neurrigabekoaren erakustaldia: psabidea libre izatea aski ez eta esklabu kotaduak liberatzen hasi. Berandu gabe damutuko zitzaien Alajainkoa.

Esklabu horiek azal-aldatzaile zikoitz eta zeken alaenak ziren. Libre aurkitu zuten hurrengo gelan hain benetako aurpegi errukigabeak eta haien hortz zorrotzezko aho handi eta nazkagarria erakutsi zizkieten abenturazaleei. Taldea banaturik… ezin plater atseginagoa. Ez zen geratu lepo ez izter haien azkazalek nahiz mingain moreek dastatu gabe.

Doppelganger

Balorazioa

Beti kontatzen da garaileen historia. Egundoko zailtasunak bizi izangatik azken unea gainditzen duten heroiak. Baina zer gertatzen da bidean geratzen diren horiekin? asko eta asko ez dira goi mailara iristen. Batzuek gailurrera iritsi ez eta buelta ematen dute azken saiakera egin baino lehen eta beste batzuek azala utzita erebanderatxoa iltzatzen dute gailurrean. Gehienak ordea gogoz saiatu bai baina erdian hil. Agina berauen helburua bizitzan huts egitea zen? da? Nork imajina lezake hurrengo bihurgunean aurkituko zutela heriotza? Nik ez…

kontura arazi zidaten arte 1. mailako abenturazaleak zirela 5 mailako ziega batean!!!

ERREPARTOA:

Beñat in Inana ile ilun eta kizkurreko paladina bezala.

Txabi in Fanpiro “bizigiro” bezala.

Izaro in druida atsegina bezala.

Damijn in Azti gaztea bezala.

Izaro in halflin bizia bezala

AZTI ZOROAREN ZIEGA (I)

Aurki Rolarien Telegram taldea ZIegalaritza gupidagabea jokatuko dugu. Aspaldian nuenTelegram probatzeko gogoa idatzizko partidak jokatzeko. Eta Watxapak ez bezala baditu hainbat tresna (botak) baliagarri gerta daitezkeenak. Beti bezala gonbidapena luzatzen dizuet parte hartzeko.

Duela mila urte baino gehiago Halaster Kapabeltza urrutiko lurralde batetik bidaiatu zen Ursakonetako mendi magaletaraino, akaso halabeharrak agindutako eskutuko aginduak jarraituz. Batzuek diote ia ahaztutako Aintzindarien Lurrak deituriko inperiotik zetorrela. Antzina gizakia Faerun osoan barreiatu ziren gaur egun Lautada Purpurak direnetatik, jainkoen gatazkatik sorturiko barrutia. Beste batzuek Halasterri, jatorri ez hain urrunak egozten dizkiote; Netheril-go lehen aztien artean kokatuz; edo egiaztatuz hegoialdeko herrialde batetik zetorrela denborak eta basamortuak aspaldi hondar artean desagerrarazia. Edozein dela ere bere jatorria jakintsuek idatzita utzi dute zazpi ikasle ekarri zituela Ursakoneko mendietara.

Zazpiek babesturik, Halasterrek bere botere handia erabili zuen beste plano batzuetako izakiak erakartzeko, zientzuek beste guztiak garaituko zituen Azti dorre bat eraikitzen lagunduko baitzioten. Alabaina urtaroen iraganarekin zazpi ikasleek geroz eta gutxiago ikusi zuten beren maizua. Halasterrek jarraitu zuen piztia hilgarriak erakartzen eta dorrearen azpiko tunelak hedatzen eta bestelako eraikinak egiten. Eta aztiak zazpi ikasleakmantendu zituen bere hitzarmen ilunetatik at.

Azkenean Halasterrek Lurrazpiko Aretoekin egin zuen topo: nanoek egindako mithral meatze baten inguruan eraikitako tunel sistema konplexu bat. Areto Sakoneko arkitektuak, Melairkyn klaneko nanoak, hil eta sakabanatu zituzten aspaldi eta harrezkero drow eta duergar basatiek okupatu dituzte korridoreak eta gelak. Halasterrek gurutzada hasi zuen azken bi hauen kontra, ehiza ugari eginez pasabideetan barrena planoez gaindiko bere alieatuekin batera. Duergar menperaezinek ordea ia mithral guztia agortu arte zundatu zituzten paretak; gero Lurrazpiko pasabideak utzi zituzten drowak Halasterren eta bere kideen kontra borroka zitezen. Azti Zoroak elfo ilun asko inguratu zituen, eta haien arimetako asko harrapatu zituen magia beltzeko errituetan erabiltzeko; gainontzekoak mendean hartu eta fisikoki eta mentalki zigortu zituen. Behin drows guztiak txikitu zituenean, Kalaster Kapabeltzak tunelak zulatzen jarraitu zuen, beti hondoago eta sakonago, mendia arrazoigabe zulatzeko  grina ase nahirik.

Lurrazpiko barruti amaigabea kanpaleku bihurtuz, Halaster beste lurralde eta planoetara bidaiatu zen, Lurrazpiko egotzak izaki arriskutsu bezain arraroez betetzeko. Zerbitzari, esklabu nahiz atezain denak jarri zituen bere esaetara. Ziega betetzea eta kontrolatzearekin obsesionatu zen. Denborarekin  Lurrazpiko neurrigabeko ardura mugara eraman zuen eta misteriozko sorginkeria ilun batekin estali zuen.

Halasterren apopiloak joan-etorrian ziharduten. Batzuek alde egiten zuten ondoren itzultzeko, modu ulergaitzean Lurrazpiak erakarrita. Beste batzuk aztiaren alboan geratu ziren; norbere obsesioetan murgildu zenean ere ilunbeko zoramenak ere bere baitan hartu zituen.

Halaster urte asko kanpoan egon zen bitartean bere dorre itzela eta harresiak hondatu ziren. Denborarekin ere Ursakon bezala ezagutzen den hiria handitzen joan zen mendi magalean eta hedatuz joan zen itsasertzeraino, Kaiaraino alegia. Hiriak bere mugak handitu zituenean, azkenean Halasterren egoitzako hondarrak inguratu zituen.

Lehenengo biztanleek Lurrazpiko tunelen berri zuten eta horregatik maiz bidaltzen zituzten gaizkileak pasabide amaitezinetara. zigor moduan. Horrela izan zen urte askoan, Durnan abenturazale bat dorre azpiko labirintuan sartu eta irten zen arte aberastasun ugarirekin eta istorio ezin beldurgarriagorekin. Durnanek mozkina Dorrea eraisteko erabili zuen eta hondar gainean Ostatu bat eraiki zuen Lurrazpiko sarrera zen Putzuaren gainean. Atari aharrauslaria deitu zion. abenturazale zaharrak ostatua gobernatzen du gaur egun ere eta abenturazaleak zein ergelak zerbitzatzen ditu haien adorea Lurrazpiko tuneletan akuilatuz.

Itzultzailea: jonnylashop.

D&D5 Phandelver-eko Meatzea

Maiz gertatu zaizue ez dakizuela nondik hasi roleatzen? Bada rol-joko ezagunenaren hasiberriendako kutxak proposatzen duen abentura ezin apropoxagoa da horretarako. Pausuz pausu erakusten dizu zer esan behar diezun jokalariei sortzen diren eszena eta konbateetan. Zer tirada eskatu eta noiz eta maiztereatzearekin zerikusia duten aholku dexente ere.

Jokoa errazteko eta eten handirik gerta ez dadin aproposa da jokalariei gida edo esku-pape bat eskaintzea egin ditzaketen ekintza eta ‘konboekin’. Gainera, jokalariek darabiltzaten pertsonaia klaseak kontuan hartzen baditugu pertsonaia bakoitzaren ekintzak eta espezializazioak desberdinbak dira; aldatzen dira konpetentziak. Eta berebiziko laguntza izango da jokalarientzat ohartarazten baditugu eramaten dituzten pertsonaien espezializazioen berri ematen badiegu.

Eta hori da hain zuzen ere gaur eskaini nahi dizuedan laguntza-orria. Badira bi klase aztikeriak jaurtitzen dutenak, eta mailaz igo ahala aztikeria bilduma handia denez nekez dira gogoratzen dakizkiten aztikeria nahiz trikimailuak. Hori hala izanik oso ongi dator orri txatal lez edukitzea berauek eskuetan, haurren kromoak izango bailira.

Tori hartu eta Jokatu!!

Oharra: 1 mailan eskura dituztenak baino ez ditut emango oraingoan. Nire jokalariek pertsonaiak mailaz igo ahala emango ditut gehiago.

NANO KLERIGOA

nano klerigoa 1 maila

AZTIA

Aztia 1 maila