EUSKARA IKASI NAHI ROL JOKOEN BITARTEZ?

Motibazioa da edozer jardueratan etekina eta bikaintasuna lortzeko lehenengo osagaia. eta, bigarrena, esperientzia positibo nahiz gozamenekoak bizitzeko, enpatia. Bi horiek uztartzen dira rolgintzan. Proiektu honetan erakutsi nahi dugu hizkuntza hobetu eta aberastu daitekeela oso modu eraginkorrean.

Maizterrak 14 urteko esperientzia du ikasgeletan eta rol-joko dinamikak probatzeko prest dagoenari erronka eta gonbidapena eskaini nahi dizkio:

  • Talde txikiak (4-5 pertsona), Baina bakarka edo binaka ere ahal da.
  • Hiztegia aberastu eta narrazioaren alderdi tekniko-estetikoak ezagutu.
  • Sormen Literarioa garatu., istorio gogoangarriak taldean sortuz.

Prezioak

Bakarka: 15 euro/ordua.

Binaka: 12 euro/ordua.

Taldeka: 10euro/ordua.

Kalakaria

Jokatzen ari garen partidan bada oso berritsua den pertsonaia bat. Oeste arraro honetako aztiak direla esan daiteke. Alabaina, ikusleak limurtzeko jukutria eta amarruak egiteagatik dira ezagunago. Belagile eta sorgin legez ezagutzen dira eta jendea begiz jotzeko gaitasuna dela medio jendeak ihes egiten die kasu onenean. Beren arteak Jendaurrean ibiltzen dituztenean atxilotzeko agindua dago zenbait lekutan.

HOYLEREN JOKOAK

1740 urtean Edmun Hoyle izeneko tipo bat Europa zaharrean barrena bidaiatu zen ia ahaztuta zegoen magia eta aztikeria bilduz. Oso argi zuen sutara botako zutela ezagutza horiek guztiak eskuetan atzitzen bazuten. Ideia brillante bat izan zuen ezagutza arkano horiek guztiak bildumatzeko. Joko bilduma batean kodifikatuz mozorrotu zituen. Egun Hoyle-ren Joko Bilduma ezagutzen da.

Lortu eta kodifikatu zuen boterearen giltzarria zera zen hainbat espiritu limurtzailerekin kontaktuan jartzea –Joker deitu zituen-. Bere arimaren apur bat jokatzen zuen ispiritu maltzur horiekin apostu eta erronka eginez. Irabazi ezkero izpirituak lagundu behar zuen aztia edozer mandatua betez. Galduz gero ordea Joker espiritu zekenak bere ordaina kobratzewn zion aztiari.

Argitalpen desberdinak egon ziren. 1769koan esaten da “bridge” diagrama guztiak daudela. Esku eta zenbakiz beteriko diagramen Irtakurketa zuzen batek irudimena gainditzen duten botereak eman diezaizkioke erabiltzaileari. Argitalpen berriagoek liburua bortxatu zuten antolaketa berriak eginez eta kodigoek galdu zuten jatorrizko formulazioa.

Hasieran magia apur bat zekitenek nekez lortzen zuten Jokerrekin kontaktuan jartzea. Oso zen urria jokerren kopurua. 1863 ordea, zerbait gertatu zen eta espiritu nahiz Joker zital adana hedatu zen Oestean eta errazago zen haiekin erronkan aritzea.

DEABRUEI EDO MANITUEI ERRONKA EGINEZ

  • ZERGATIK EGIN?

Kalakariari dagozkion truko nahiz aztikeri guztiak egiteko aukera ematen dio, bai eta mailaz gorenekoak badira ere. Bestalde erronka ona bada sobera dauden Potere Puntuak (PP) bere magia-erreserba handitzeko edo bere tirada bermatzeko erabili ditzake.

  • (1)GUTXIENEKO GASTUA:

Beni bat gastatu behar da manitu batekin jolasteko. Ze uste zenuen ba?

  • (2) AUKERATU AZTIKERIA EDO BOTEREA

Azaldu komisarioari zer botere nahi duzun eta kalkulatu zenbat PP beharko dituzu.

Adibidez: «Maizter, hauxe eskatzen diot Manituari: Bala berriak eta zaharrak».

Maila Urreratua (Zure pertsonaia aurreratua denez ez dago maila bat gorago, baina berdin-berdin aukeratu zezakeen baina azken tiradan -2 penalizazioa eginez kasu!)

PP: 4

Iraupena: 5 txanda.

Ornamentua: Dizdiz egiten duen poker karta bat!

Deskribapena: zure pistolaren kanoian runa batzuek hornitzen dute tiroari magia bizia emanez: zilarrezko-agonia: tiroak asmatzen dio piztiari bere ahulgunean eman izan balio bezala. Gorakadarekin beste runa bat ernatsi dakiokezu je.

  • (3) KARTAK BANATU

ATERA BOST KARTA. Apostu tirada egin. ARRAKASTAR 1 karta estra; GORAKADAREKIN 2 karta estra. Hutsegitearekin ez dago karta estrarik. Hanka sartzea… ba amaiaeran deskalabruen zerrendan tirada bat

  • (4) OSATU ZURE ESKUA

*Jokerrek balio-anitza dute, komodinak dira alegia.

Begiratu eskuak zenbat Potere Puntu ematen dizkizun. Ezin duzu zure erreserbakoak erabili! ez badizu ematen nahi duzun aztikeria egiteko -1 Aztikeria Tiradan.

  • (5) JAURTI AZTIKERIA

TIRA!! -2 Zure maila baino goragokoa bada, -1 falta zaizun puntu bakoitzeko. Sobera badituzu erabili tirada hobetzeko.

  • (6) GAUZATU AZTIKERIA

Hanka Sartzea: deskalabruen zerrendan tirada bat.

Hutsegitea: sobera dituzun puntuak gehitu ondoren jakina: ba besterik gabe ez da ezer gertatzen.

Garaipena edo Gorakada: Eutsi goiari eta aztikeriari!

Demo partida

EscapeOz-eko lagunak partidan sartuta

Gaur egun berezia izan da inondik ere! EscapeOz enpresako langileek rol partida bat probatzeko aukera izan dute JonnyLashop maizterraren gidaritzapean. Sekula jokatugabeak ziren eta laster murgildu dira partidan. Eta nola gainera.

Galtzadarri horiak oin zolen azpian hantxe egin dute topo lastozko gizona (Jonlupin), garagardozale ertain hordi batek (Asier), ipar haranetatik iritsitako zalduna batek (Isabel) eta, belagile batek eta gizaseme kirten eta basati batek (Mikel). Harriturik gora begiratu dute, hasiaeran, hodeirik gabeko zeru oskarbian puntu bat baino ez zena bilakatu da gero bueltak eta bueltak ematen zituen karratu batean. ai ene! Egin alde batera!!!! Puuum. Pertsonaia sendoenak baino ez du izan azken momentuan alde egiteko aukera. Besteek ordea ez dute horren zorte onik izan: bati baino gehaigori hankak gatigatuta geratu baitzaizkio. Eta hezur hautsiren bat ere tarteko.

Neskatxa gazte batek, apur bat nahasirik eta zorabiatuta, agur esan die. Kansas ezagutzen ote zuten galdetu die baina lastozko txorimaloak besaburuak baino ez ditu altxatu, ezezko keinua eginez. Hitz gutxikoa da gizona zer egingo diogu ba.

Dorothyren etxeak zanpatu ditu ia pertsonaiak lehenengo esezenan.

Botikariak ez ditu besteekin erabili nahi izan bere ukenduak. Haien artean antza ezezagun dira artean. Dorothyk laguntza eskatu die izan ere etxera itzuli behar du; bere osaba izebak arduratuta izango dira honez gero… Kalte handia sufritu dute eta neskatxa lagundu baino lehen ostatu baten demandan aritu dira. Harri-orri-ar egin behar izan dute aurrera egin edo aterpera joateko. azken hau izan da, ozta-ozta hartu den erabakia.

Egurgileen landa batera iritsi dira eta apur bat atzeratuta geratu da ertaina. Txirula baten melodiak galzorian izan du suspertu den arte baina berandu ia izan ere Jentil goseti bat inguratu zaie.

Sekulako kolpea jaso du Ertainak. Garroteak iltzea nola, halaxe sartu du lurrean. Bi bizi puntura baino ez da geratu. Taldekiren bat berarekin oroitu da eta atzera egin dute bizkor. Ertainari aurpegian oin zola erraldoia jartzen ari zitzaionean, justu-justu iritsi dira eta berdindu da borroka.

Astakirtenak zapatillazo eman dio muturrean trolari eta abagunea aprobetxatu du ertainak bizkar gainetik igotzeko. atzak sudurzuletoetan sartu eta sudurra tiratu du olagarri bati buelta menago balio bezala. Gainetik kentzea lortu du trolak bizkarra eta burua astinduz. Gure basakristauak indarrez bota duertaina eta honek bere zilarrezko kopa kopetan bermatuta, giza-suziri legez bete betean eman dio sudur minduan trolari. Hortxe eman du gihar pilo horrek azken hatsa.

Ilunduta Hiru lumako (ikus warhammer) bentara hurreratu dira. Emakume nekatu batek harrera egin die. Eskerrak iparraldeko zaldun limurtzailea konbentzitu duen bestela… Goiz jeikitzea eskatu die ordea.

Bentako arduradunari ostatu eskatzen.

Botikaria saiatu da ateratzen baina ezin. atea eta leihoak magiazko irudi baino ez dira. tranpa batean erori dira. Betaria mendebaldeko sorgina zen… Mu ha ha.

Orain Eskaperoomean aritu beharko dute baldin eta atera nahi badute noski.


BALORAZIOA

Erabilitako sistema Dungeon World izan da. Oinarrizko mugimenduak baino ez ditugu erabili baina horrekin aski izan da jokoaren esperientzia, doinua eta estiloa gozatzeko. Ipunia denok kontatu dugu. Hori da rolaren magia. Hori da laster eskainiko den proeiktuaren muina.

Inoiz aritu ez diren jokalariekin beti da espezial lehenego aldia. Ez haiek, ez nik ez dugu ahaztuko partida eta ezta haiek sortutako pertsonaiak. Imaginatzio paregabea erakutsi dute eta albo-adimena bikaina. Adin desberdinetako jokalariak izan dira: 5, 7, 16, 18, 40+. Ezein momentua izan da hori eragozpena alderantziz denek egin dituzte ekarpenak.

DEADLANDS (LURANTZUAK?)

Oesteko ukronia bat: Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila berdinketa bat izan zen. Mendebaldeko lautada handien eremuak inoiz baino basatiago eutsi zion.

Estatu Batuak XIX. mendean zehar aukera anitzeko lurralde ziren. Baina aukera horiek kasurik errazenean arriskuz beterik zegoen. Europa zaharretik nahiz Ekialde Urrunetik iritsitako urre bilatzaile eta bizi berri bat hasi nahi zuen jende andana iritsi zen. Ekintzaile handiak batzuk eta besteak: kolono anglikarrak; inurriak bezain gogotsu lan egiten zuten txinatarrak; pistolero ausartak, bankariak; urre bilatzaileak; asmatzaileak eta bi bandoetako soldaduak. Soldadu pila bat. Gerra behin amaituta batzuk ranger eta seriff lanetan hasi ziren eta beste batzuek, ez horren ohoretsu, bidelapur bilakatu ziren.

Urrea baino fama handiago erdietsi zuen mineral berri bat sortu zen lurrikarra izugarri baten ondotik. Ekialdeko kostaldea guztiz desitxuratu zuen eta kanal askotaik gora egin zuen itsasoak lurran zabaldu ziren pitzaduretan barrena. Mamu Arroka deitu zioten eta sekulako energia askatzen zuen. Berandu gabe elkarren lehian zeuden indarrek jarri zituzten begiradak osagai berri horren gainean. Sioux Nazioen erdigunean Batasunaren Gobernuak Mamu Arroka meategi baten eskubideak lortu zituen. Alabaina urruti dago bermatuta egotetik izan ere asko dira leku horretan dauden tentsioak.

Milia luze batzuk Lurraldeetako ipar-mendebaldera herrari abenturazale batek Silver Citytik atera da Portland-erako bidean. Udaberrirako oraindik hilabete batzuk falta diren arren ekin dio bideari. LAs Cascadas mendilerroa zeharkatu beahr du itsasoa ikusi aurretik eta eguraldi bortitzak ez du laguntzen. Bide nagusia galdu zuenez geroztik Mazama meditik aireratzen den ke adar bat jarraitu du azken egunetan. Jakiz beterik irten zen zibilizaziotik eta dagoeneko aztarrika elur azal lodiaren azpian azken udazkeneko itxaur batzuk topatu ditu Jhonny Lashopek. Fruitu lehor batzuek ordea ezin ekidin dezakete hezurretaraino sartzen den hotzari aurre egin. aurki gordeleku edo guardetzerik aurkitzen ez badu litekeena da berriz ez ikustea eguzkia biharamunean.

Entzun ditu kondairak. Entzun du gizjalekeriara emandako gizaki bat baino gehiago lurralde hauetan, hain da handia janariaren eskasia. Gero udaberrian laun hankatan ibiltzen ikusi dituzte eta ilargi beteari uluka: «Hamaika ikusteko jaioak gaudek arraioa, bazakiat atsoen kontuak baino ez direla», pentsatu du Jhonnek Crater Lake-eko aldapa malkartsuetan gora doan bitartean. «Gaua hemen harrapatzen banaik nireak egin duk».

Etxola zarpail batzuk ikusi ditu, baina ixil ixil dago dena, txuriak eztaltzen du dena. Abandonatuta daudela dirudi.

-GRRRRRRRRRRRRRRRRR

Batbatean etxola baten atzetik esnezko biziarik gabeko begirada duen gizaseme indiar bat oldartu da. josturaz beterik dago, Besoak beste batenak ditu, Erraldoi azal-txuri batenak omen.

Zer gertatu den jakin nahi baduzu ikus bideoa hemen.