Rol-jokoak hezkuntzan

Egitasmoa

Guneko maizterrak ze arraio du buruan?

Irakurle ausart hori! Eskerrik asko nire gunean murgiltzeagatik. Eman segundu bat eta kontatuko dizut zergatik hau guztia. Urteak eman ditut ikastetxez ikastetxe ikasleekin lanean. Ikasleengan motibazioa eta ikasgaia goza arazteko nire zaletasun batetik inguratu natzaie. Eta zer zaletasun arraro da hori? Ba. rol-jokoak. Bai, rol jokoetan zeure burua pantaila barruan ikusten duzu; ekintzaren erdi-erdian. Zure erabakiek eramango zaituzte amaiera batera: zorioneko garaipenera edota dramak bete betean zure bularraldea zeharkatzera. Esperientzia horrek maiz emozionalki atxitzen zaitu eta esperientzia beste maila batean ainguratzen da oroimenean.

Hizkuntza ezinbestekoa dugu. Heidegerrek bizi autentikoaz ziharduenean gure kaxa aritzeaz hitz egiten zuen bizitza autentikoa esperimentatzeko. Eta hizkuntza eta irudimena (imajinatzeko ahalmena) dira munduarekin harremanetan jartzeko ditugun bi euskarri garrantzitsu. Sasi-korolarioa ixteko, esango dugu alaiago eta askeago sentitzen garela hizkuntza, oro har, menperatzen badugu. Izan ere, lagun hurkoari iristen gatzaizkio finago, zehatzago, ñabardurak, deskribapenak aberatsak baldin badira. Mitxelenak ongi zioen: aizkorak zorrotza izan behar du! Eta hori lantzeko milloika testuinguru sor ditzakegu irudimena eta hitza erabiliz.

Hitza, beraz, entrenatzeko eta aberasteko rol-jokoa hobesten dut teknika guztien gainetik. Listo. esan dut. Hori izan liteke web gune honen lema: rol jokoak bizi kalitatea hobetzen dizu! Egin esperimentu hau. Sar zaitez eskolara eta honako hau esan entzuleei:

[Ahots lasai batean hasi baina hutsuneak erabiliz entzulearen arreta bereganatzeko]

Gaur iratzargailu gogaikarriak astelehenero bezala jo du. Ez duzu guztiz uxatu festondoko ajea eta pentsamendu existentzialen bat izan duzu “Hau bai bizi madarikatua, kopon!”. Jakina, iruzkin honen antipodetan zinen neskalagunak zamalkatzen zintuenean bart gauean. Ja.

[Misterio apur bat ahotsari, irriño herabea tarteka eginez orain]

Normalean amak esnatzen zaitu oihu izukari pare batekin baina gaur ez duzu hori entzun izanaren oihartzunik. “Ostia, Berandu da, ikastetxeko atea itxi didate berriz”. Ez dizute erantzun eta arreba beti da lehenengoa ikastetxeko ataria zeharkatzen “Ezin da kaxkariñago izan, mi mimi mi” esan duzu arrebaren keinua esajeratuz kamiseta garbiren bat aurkitzen duzun bitartean. eskailerak jeitsi dituzu [egin isilune luze bat hemen] baina neska ezezagun bat ikusi duzu eskaileretako azken espaloian eserita. Ez duzu sekula ikusi. Ixilik dago zuri bizkarra emanda. Ezin diozu aurpegia ikusi, Adats luzea du. ongi orrazia eta sorbaldaraino iristen zaion adats beltza eta disdiratsua lerro zuzen ezin perfektuago batean du moztua justu besaburutik hiru azbetera.

[ero begirada jarrtiz] Zer egiten duzu?

Proba ezazu eta gero esan. Jokalari asko aterako zaizkizu. Jakimnina dute. Jakin nahi dute nor den pertsonaia hori. Edo ihes egin, edo auskalo zer. Libre dira, autentikoak dira. Jokalariek erabaki behar dute, esperimentatu, beren beldurrei erronka egin eta enpatizatu. Partida ez dute ahaztuko. Areago, beren pentsamenduetan, berandu gabe, halako iruzkinak etorriko zazikie jokalariei: “Hau esan diodanean beste hau esan nahi nuen eta ez dit nik nahi bezala ulertu”; “Hori deskribatu dudanean ez ditut behar nituen hitzak eta adjektiboak aurkitu, hurrengoan hobetuko dut”. Eta hemen dago gakoa. Benetako motibazioan Ikasleak hizkuntza hobetu nahi du bere ardurapean dagoen pertsonaiaren esperientzia aberatsago izateko edota besterik gabe… bizirauteko!

Ba Hau da gune honek eskaini nahi due esperientzia. Rol bidez euskara gozatu, ikasi eta hobetu, talde dinamika eta hainabt proiektu eskainiz.

Ongi etorri!!!

3579